IRUÑEA. Navarra Sumako bozeramaile Jose Javier Esparzak jakinarazi du Nafarroako Parlamentuan Ikurren Lege berri bat onartzea proposatuko dutela. Esparzak espero du proposamenak PSNren babesa izango duela, eta «hauteskundeei begira hartutako konpromisoen tamainako jarrera» izateko eskatu dio PSNri.
Era berean, datorren urte politikoko egitasmoen berri emateko agerraldian, Esparzak esan zuen Nafarroako Tokiko Mapa aldatu berri duen legea baliogabetzeko eskatuko duela, eta auzi horretan ere PSNren babesa jasotzea espero dute.
Uharteko alkatetzaren inguruan, aurreratu du ez dutela PSNrekin hitz egin: «Laster ikusiko dugu zer gertatuko den». Amparo Lopez alkate ohiak dimisioa eman zuen Nafarroako Barne Kontseilaritzako zuzendari izendatu dutelako.
Navarra Sumak Ikurren Lege berria proposatuko du
![Ikurrina Lizarrako udaletxean. I. U. / FOKU. Ikurrina Lizarrako udaletxean. I. U. / FOKU.](https://www.berria.eus/uploads/s1/65/64/86/p007-f02.jpeg)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu