Navarra Sumak ez ditu nahi Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Burlatako Kultura eta Jaietarako Patronatuaren aurka jo du koalizio eskuindarrak, pailazoak ETArekin lotuta

2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
BURLATA. «Ezin dugu babestu haien ibilbidea ETAren kausaren aldekotasunez markatua duten pailazo batzuk kontratatzea, eta zeinaren parte diren terrorismoa kondenatzen ez duten pertsonak». Horixe adierazi du Burlatako Navarra Sumak Pirritx, Porrotx eta Marimototsek herrian egitekoa duten ekitaldi baten aurka jotzeko.

Burlatako Kultura eta Jaietako Patronatuak (Nafarroa) proposatua du pailazoen emanaldi bat antolatzea, baina Navarra Sumako alkatea da patronatuko burua, eta erabakiaren aurka egin du —aurka bozkatu duen bakarra izan da—. Haren arabera, pailazoen ekitaldia «inposatzen» ari dira, «gobernu taldearen irizpidearen kontra».

Koalizioak zehaztu du umeentzako euskarazko jarduerak egitearen alde dagoela: «Gure asmoa da eskaintza hedatzea, baina ezin ditugu diru publikoarekin babestu ibilbidea ETAren kausarekin elkar aditzean markatua duten pailazo batzuk». Gaineratu du Pirritx, Porrotx eta Marimototsek «gizarteko babesgabeenak politikoki erabiltzen» dituztela: hots, haurrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.