Navarra Sumak barkamena eskatu die estatuaren biktimei

Iñaki Iriartek gaitzetsi du «zentro-eskuina setiatzeko» erabiltzen dela orain normalizazioa

joxerra senar
Iruñea
2021eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
«Autokritika egiten dugu. Ez genuen jakin German [Rodriguez], [Mikel] Zabalza, [Mikel] Arregi eta gainerakoei kariñoa adierazten, ezta justizia jasotzeko eskubidea zutela onartzen ere». Hitz horiekin, Navarra Sumako Iñaki Iriarte parlamentariak barkamena eskatu zien atzo GALen eta estatuaren biktimei. «Ez zaigu kostatzen barkamena eskatzea, okertu egin baginen. Baina gogoratu behar dut ez genuela biolentzia erabili, ez genuela GAL antolatu. Ez genuen gerrarik antolatu, gerra egin zigutenei», gaineratu zuen.

Foro Sozialeko ordezkariak parlamentuan izan dira, Herritarrekiko Harremanetako batzordean, elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko urratsen eta oztopoen berri eman dezaten. Erantzunen txandan, Iriartek hausnartu zuen elkarbizitzak ez duela gai alderdikoi bat izan behar, ez eta «behin-behineko aliantza joko baten osagaia edo aurrekontu batzuk aurrera ateratzeko osagaia ere».

Haren esanetan, elkarbizitzaren inguruko ikuspegi desberdinak «naturaltasunez» onartu behar dira, baina indarkeriaren aurkako jarreran adostasuna behar da. Hala, Iriarteren ikuspegitik, Navarra Sumak gaitzesten ditu GALen edo BVEren atentatuak. «Horregatik tematzen gara EH Bilduri galdegiten ETA terrorista eta kriminala zela adieraz dezan». Bide beretik, gaineratu zuen gaur egun normalizazio politikoaren helburua ez dela elkarbizitza eraikitzea, «zentro-eskuina setiatzea» baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.