Nagua Albak Juan Karlos Izagirre babestu du

Gara-k argitaratutako artikulu batean, Ahal Dugu-ko idazkari nagusi ohiak dio EH Bilduko hautagaiak Donostia «zaindu» dezakeela.

Nagua Alba, 2017ko abenduan. ARITZ LOIOLA / FOKU
jon olano
2023ko maiatzaren 9a
10:16
Entzun

Nagua Alba Ahal Dugu-ko Euskal Autonomia Erkidegoko idazkari nagusi izandakoak Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Donostiako alkategaia babestu du maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira. Gara egunkariak argitaratutako iritzi artikulu batean, kexu agertu da Donostiaren egoerarekin, batez ere etxebizitzaren gaian, eta adierazi du Izagirrek hiria «zaindu» dezakeela: «Lagun batek [...] esan zidan Donostiak Venezia bihurtzeko arriskua zuela [...]; han bizitzea ezinezko bihurtu da bere bizilagunentzat [...]. Uste dut garaiz gaudela saihesteko, berriro edukitzeko hiri abegikor hura, harro erakustekoa, baina bizi dutenek egina. Baina hori bakarrik gertatuko da udaletik irteten badira hiria hondatzen dutenak, eta donostiarrek babesten badute, Juan Karlos Izagirre bezala, hura zaintzeko gobernatzera iritsi daitezkeenak».

Albak azaldu du «beste Donostia bat posible delako itxaropena berreskuratzen» duela Izagirre entzutean zenbait proposamen egiten; auzoen saturazio maila eta biztanleriaren zaurgarritasun maila neurtzea, kasu.

Alba (Donostia, 1990) Ahal Dugu-ko idazkari nagusi aukeratu zuten 2016ko martxoan, eta 2017ko abendura arte egon zen karguan. Espainiako Kongresuan diputatua ere izan zen 2016tik 2019ra bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.