BI-636 errepidean gertatu zen ezbeharra: bi autok elkar jo zuten, alboka. Haietako batean zihoan Nagore Saratxaga, eta istripua izan eta lasterrera hil da. Beste autoan, berriz, 55 Getxoko (Bizkaia) 55 urteko gizonezko bat zihoan, eta suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailutik hondakinen artean harrapatuta geratu baita. Gurutzetan dago ingresatuta, baina haren osasun egoera zehatzari buruzko berririk ez dago.
Saratxagak 23 urte zituen, eta Irlandesas-UPV taldean jokatzen zuen, Espainiako emakumeen saskibaloi ligako bigarren mailan. Hain zuzen ere, taldearekin entrenamendua izan, eta Zallara (Bizkaia) etxera bueltan zihoala izan zuen istripua.
Irlandesas-UPV taldeak gaur jokatu behar zuen ligako lehen partida, Kataluniako Mataro taldearen aurka. Saratxagaren heriotzaren berri izan ostean, partida atzeratzea erabaki dute.
Saskibaloia
Nagore Saratxaga saskibaloi jokalaria hil da, trafiko istripuan
Irlandesas-UPV saskibaloi taldeko jokalari Nagore Saratxaga hil zen atzo, Gueñesen (Bizkaia) auto istripua izanda. Hain justu, Saratxagaren autoak eta beste batek elkar jo dute, eta talkaren ondorioz, saskibaloi jokalaria zendu da eta 55 urteko gizonezko bat zaurituta eraman dute Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako erietxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu