Irudia Iruñea
Nagore Laffageri omenaldia egin diote
Aurten hamar urte beteko dira Sanferminetan Nagore Laffage gazte irundarra hil zutenetik. Hori dela eta, omenaldi berezia egin zioten atzo arratsaldean, Iruñeko Gaztelu Plazan; ehunka lagunek parte hartu zuten. Andrea eta Astelehen Lilak talde feministek antolatu zuten ekitaldia, eta, bide batez, eraso sexistarik gabeko festak eta harreman parekideak eskatu zituzten. Festetako sexu erasoen inguruko eztabaidaren barruan, gogora ekarri zuten Laffageren kasua «inflexio puntu bat» izan zela, eta gogoeta prozesu bat abiarazi zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu