Elkarretaratzea egin dute Nafarroaren Egunean jarri LGTBI banderaren urratzea salatzeko

Bandera zintzilikatua zegoen egoitza aurrean elkarretaratzea egin dute, astelehen arrastiri honetan.

Baigorriko Nafarroaren Eguneko LGBTQ+ bandera urratzea salatzeko elkarretaratzea
Baigorriko Nafarroaren Eguneko LGBTQ+ bandera urratzea salatzeko elkarretaratzea, astelehen arrastiri honetan. BERRIA
Iñaki Etxeleku.
2024ko apirilaren 29a
17:30
Entzun

Atzoko Nafarroaren Egunaren karietara, LGTBI bandera bat jarri zuten antolatzaileek Baigorriko plaza nagusi aldeko eraikin batean. Bandera urratua izan dela salatu dute, eta, «eraso bortitz horri erantzuteko», elkarretaratzera egin dute Basaizekoek deiturik, 18:00etan, eraikin horren aitzinean. 

Basaizeak prentsa oharra zabaldu du, eraso hori «pena eta herra handiz» hartu dutela adierazteko. «Bandera honek besta gune aske eta segururat harrera egiten zigun» gehitu du elkarteak, eta «sinbolo azkarreko ikur hori maitatua eta baloratua» izan dela Nafarroaren Egun osoan. Bandera urratuz gertatu den erasoaren gisakoak «ez hemen, ezta nihon ere» ez dituela onartzen adierazi du.

Bandera berriz osatzeko irudia egin dute herritarrek eta Basaizeak elkarretaratze horretan azpimarratu du homofobiarik ez duela onartzen: «LGTBQ+ eta aliatu guziak maitasunez batzen gara homofobiaren kontra». Aski da! Erasorik ez, erantzunik gabe! leloak aldarrikatu ditu ber denboran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.