Nafarroaren berezitasunak azaldu dituzte

2023ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Expe Iriarte eta Fernando Armendariz Nafarroako Foro Sozialeko kideek zazpi urteko esperientziaren berri eman zuten atzo. Hasteko, aitortu zuten hasieratik Nafarroak bere «berezitasunak» zituela. «Elkarrizketa tresna garrantzitsua zela eta espazio irekiak sortu behar genituela ikusi genuen hasieratik. Hortik sortu zen gure lan estiloa, Nafarroara egokituta eta injerentziarik gabe», aipatu zuen Iriartek. Armendarizek uste du Foro Sozialak lortu duela hastapeneko hamabi gomendioetako batzuk bete eta besteetan aurrera egitea. Aurrera begira, memoria inklusiboaren arloan egiteko «asko» dagoela zehaztu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.