Hainbat taldetako 70 bat lagun elkartu dira gaur Iruñean 'Nafarroako jardunaldi subiranista, progresista eta ezkertiarretan', Nafarroako egoera politikoak eta sozialak hartu beharko luketen norabideaz eztabaidatzera, eta abertzaleen eta ezkertiarren "estrategis bateratuaren beharra" dagoela izan da atera duten ondorio nagusia: "Gai izan behar dugu estrategia bateratua martxan jartzeko, lehiakortasuna alde batera utzita eta kooperazioari garrantzia emanda". Hamaika Bil Gaitezeneko kideBakartxo Ruizek hori nabarmendu nahi izan du. Bide horretan ezker abertzalearen eztabaida prozesua "gako garrantzitsua" dela uste du, eta "zaharkituak dauden eskemak alboratu eta sortzen ari den aukera paregabea baliatu behar" dela.
Nekane Garmendia Ezker Soberanistaren ordezkaria, berriz, arlo sozioekonomikoaren inguruan ateratako ondorioez aritu da, esanez, "egungo krisiak injustua den sistema agerian utzi" duela. Sistemaren ondoriorik larrienak "alde ahulenak eta erru gutxien duenak ordaindu" behar izanari erantzun behar zaiola uste du, "herriak hitza hartu" beharraz: "Ez da posible aldaketa politikoa sozialik ez badago".
Jardunaldiotan euskararen eta euskal kulturaren gainean ere hitz egin dute, eta berretsi Nafarroako eta hango herritarren ondare direla, joan den hilaren 15eko manifestazioak erakutsi zuen bezala.
Nafarroa Baiko, EAko, ezker abertzaleko, ELAko eta LABeko kideak elkartu dituzte antolatzaileek ekimenetan.
politika
Nafarroan aldaketak arlo abertzalearen eta ezkertiarraren beharra duela nabarmendu dute
Aldaketa sozial eta politikoak bideratzeko "estrategia bateratua" jarraitu beharraz aritu dira 'Nafarroako jardunaldi subiranista, progresista eta ezkertiarretan'.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu