BILBO. Genero indarkeriarekin lotuta, 2.207 salaketa aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian aurtengo lehen hiru hilabeteetan. CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako datuen arabera, gorakada handia izan da Nafarroan: 717 salaketa izan dira, iazko epe berean baino %56,6 gehiago (458 izan ziren orduan). Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, 1.490 salaketa izan dira, iazko epe berean baino %2,9 gehiago. CGPJren txostenak nabarmendu du hazten ari dela biktima atzerritarren proportzioa: %53 dira Nafarroan, eta %43 EAEn. Babes neurriei dagokienez, berriz, Hegoaldeko epaitegiek 282 emakumeri ezarri dizkiete neurri horiek aurtengo lehen hiru hilabeteetan, baina 63 andreri ukatu egin diete babesa.
Era berean, erasotzaileen aurka deklaratzeari uko egiten duten emakumeen kopuruan jarri du azpimarra CGPJk. Izan ere, EAEn nabarmen hazi da aurten: 136 biktimak uko egin diote, iazko epe berean baino %134 gehiago; Nafarroan, ordea, %26,7 gutxitu dira.
Nafarroan %56,6 igo dira indarkeria matxista salaketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu