Nafarroan 1979tik hona izandako torturak ikergai

2022ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Nafarroan, frankismoaren urteetako eta trantsizio garaiko lehen urteetako tortura kasuak ikertu ziren, baina azken berrogei urteetakoak aztertzea falta zen. Nafarroako Gobernuak hutsune hori betetzeko asmoa du, eta 1979tik gaurdainoko torturak aztertzeko deialdia adjudikatu du:EHUko Euskal Kriminologiaren Institutuak egingo du ikerketa, Paco Etxeberriaren gidaritzapean.

Zehazki, giza eskubideen urraketak aztertzeko 70.000 euroko laguntza deialdia esleitu du Bake eta Bizikidetza Zuzendaritzak. Torturaren inguruko ikerketa izango da horietako bat. Beste hiru kontratuak Medicus Mundi, Magale eta Cermin elkarteei adjudikatu dizkiete: Medicus Mundik prostituzioan diharduten emakumeek jasaten dituzten urraketen txostena egingo du; Magalek zaintzapeko gazteen errealitatea ikertuko du, eta Cermin elkarteak, berriz, konfinamenduak ezgaitasunak dituztenengan izandako eragina aztertuko du.

Gobernuak zailtasun ugari izan ditu. 2017an, Barkosen gobernuak giza eskubideen urraketak aztertzeko 30.000 euroko laguntza deialdia egin zuen, eta EHUko Euskal Kriminologiaren Institutuaren esku geratu zen adjudikazioetako bat. Mariano Rajoyren gobernuak helegitea jarri zuen deialdi horren kontra,«egin ezin dituen txostenak» beste erakunde batzuei eskatzea leporatuta. Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1979tik aurrerako ikerketa baliogabetu zuen. Behin Konstituzionalak eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren biktimen lege berria berretsita, espero da ez dela arazorik egongo oraingoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.