Beste garaikur bat jasoko du Pedro Miguel Etxenikek (Izaba, Nafarroa, 1950). Jaiolekuan emango diote oraingoa, Nafarroan: herrialdeko urrezko domina ematea erabaki du gobernuak. Nafarroan ematen duten garaikur nagusia da. Abenduaren 3an jasoko du, Nafarroaren Eguneko ekitaldietan.
Domina emateko dekretuan, gobernuak goraipatu egin du Etxenikeren jardunaren «dimentsio intelektuala, zientifikoa eta humanoa». Alor batean baino gehiagotan aritu dela ere nabarmendu du: «Fisikako gaiei modu distiratsuan heldu die, eta hori tartekatu du dibulgazio lan bikainarekin eta konpromiso sozial eta kulturalarekin». 1997an, Vianako Printzea saria eman zioten Etxenikeri.
SOSLAIA. Pedro Miguel Etxenike
Nafarroako Urrezko Domina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu