Nafarroako txertaketa gune handien itxiera iragarri du Osasunbideak

Gobernuak datorren aste bukaerarako itxi nahi ditu NUPen, Maristen egoitzan eta Tuterako Jesuiten kiroldegian kokaturiko guneak. Foremekoak baizik ez du martxan segituko. 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kiroldegiko txertaketa gunea. JESUS DIGES, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko irailaren 6a
16:14
Entzun

COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainak aitzina segitzen du Nafarroan, eta, hain zuzen, emandako pausoen seinale dira gobernuko Osasun Departamentuak prozesuaren kudeaketarekin loturiko aldaketak: herrialdeko txertaketa azpiegitura handiak ixten hasiko dira. Zehazki, Osasunbideak datorren astearen hondarrean itxiko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko kiroldegian eta Maristen egoitzan jarritako txertaketa guneak; irailaren 16an eta 17a izanen dituzte azken egunak, hurrenez hurren. Kontrara, Foremekoak martxan jarraituko du, bai ordua hartuta zizta hartu behar dutenentzat, baita aldez aurretik ordua eskatu gabe txertatu nahi dutenentzat ere.

Halaber, Tuterako Jesuiten kiroldegiko txertaketa gunean irailaren 20an emanen dituzte COVID-19aren kontrako azken ziztak. Sofia Erregina ospitalean segituko dute kanpainarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.