EUSKAL PRESOAK

Nafarroako sindikatu guztiak, gaixo dauden presoei irtenbide humanitarioa ematearen alde

Joan den ostegunean Nafarroako Parlamentuak onartutako mozioarekin bat egin dute UGTk, CCOOk, ELAk, LABek, EHNEk, Steilasek, ESK-k, Hiruk, Solidarik eta CGTk, Foro Sozialaren ekimenez.

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkura, joan den ostegunean. Gaixotasun larriak dituzten presoei buruzko mozioa eztabaida eta onartu zen bertan. JAGOBA MANTEROLA
enekoitz telleria sarriegi
2017ko azaroaren 13a
17:27
Entzun

"Gaixotasun larriak dituzten presoentzat irtenbide humanitario hutsa ematea". Hori da joan den ostegunean Nafarroako Parlamentuan onartutako mozioak eskatzen zuena. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra taldeetako botoekin egin zuen aurrera. Orain, Nafarroako sindikatuak izan dira mozioarekin eta haren edukiarekin bat egin dutenak: UGT, CCOO, ELA, LAB, EHNE, Steilas, ESK, Hiru, Solidari eta CGT.

Foro Sozial Iraunkorraren ekimenez babestu dute mozioa sindikatuek. Joan den maiatzetik ari da Foro Soziala Nafarroako Gobernuarekin, alderdiekin eta sindikatuekin bilerak egiten, eta halaxe nabarmendu du orain: "Kontaktu hauen guztien ondorioz, esan dezakegu Nafarroako gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta soziala, gaur egun, presoak gizarteratzeari buruzko problema konpontzeko jokaleku berrian sartzearen alde dagoela".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.