Nafarroako polizia buru ohia zigortu dute irainengatik
IRUÑEA. Nafarroako polizia buru ohi Daniel Rodriguez hogei eguneko lan soldatarekin zigortu dute, Twitterren politikariak iraintzeagatik. Eldiario.es egunkariak kaleratu zuen Rodriguezek ezkutuko Twitter kontu bat erabiltzen zuela ezkerreko politikariei eta politikari abertzaleei irain egiteko. Orain, Poliziak ebatzi du «akats larria» egin zuela Rodriguezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu