Nafarroako Memoria Guneak lau bide ondu ditu

2022ko uztailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iruñean 1936ko altxamendu militarreanatxilotze zentro gisa erabilitakoeremuak ez ezik, errepresaliatuak fusilatu eta haieijazartzeko erabilitako guneak ere sartu ditu Memoriaren Nafarroako Institutuak lauibilbidetan. Bik Ezkabako gotorlekua eta 1938ko ihesa dituzte ardatz.

Orotara, Iruñean bestehainbat toki erabili zirenbehin-behineko kartzela gisa, eta, horiekin, Memoria Gune Sarea proiektuaren barruan, ibilbide bat osatu du Memoriaren Nafarroako Institutuak. Udazkenean, Aralar kalean atxilotze zentroen inguruko memoria gune bat inauguratuko dute. Ibilbideetako batean, errepresaliatutako pertsonak non fusilatu zituzten jakin daiteke. Gaztelugibeleko harresiak dira erreferentziazko tokietako bat, baina beste hainbat mugarri kontsultatu daitezke.

Josemi Gaston Memoriaren Nafarroako Institutuko zuzendariaren arabera, lau ibilbide berrietan guztira 80 mugarri eta afixa berreskuratu dituzte. Dena den, etengabe eguneratu beharrean daudela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.