Nafarroako irakasleen egonkortzeari buruzko dekretuaren aurka jo du Steilasek
IRUÑEA. Irakasleak egonkortzeko Nafarroako dekretuaren aurka helegitea aurkeztu du Steilas sindikatuak, atzo iragarri zuenez. Espainiako Gobernuak behin-behinekotasuna murrizte aldera onartutako araudian oinarritzen da auzia, baina Steilasek uste du Nafarroako Gobernua interpretazio «murriztailea» egiten ari dela: «Ez ditu behin-behineko langile gehienak egonkortu, ezta behin-behinekotasunaren gaitza murriztu ere». Oposizioetan parte hartzeko ingelesezko C1 maila eskatzea ere gaitzetsi du: «Ezkutuko erregulazio txosten bat da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu