Nafarroako ikastetxeetan orain arteko ordutegia izango dute ikasturtea amaitu arte

Ikasleek goizez soilik izaten dituzte eskolak, baina ikastetxeek astean lau egunetan eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen dituzte goizeko eskolen ondoren. Nafarroako Gobernuak ikastetxeei esan die ez antolatzeko Gabonei lotutako ekitaldirik.

Burlatako Askatasuna ikastetxeko ikasgela bat, artxiboko irudian. IDOIA ZABALETA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko abenduaren 1a
14:41
Entzun

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetako ordutegiari eustea erabaki du: orain arte bezala, ikasleek goizez soilik izango dituzte eskolak, eta astean lau egunez ikastetxeak antolatutako eskolaz kanpoko jarduerak izango dituzte aukeran.

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak ikasturte hasieran esan zuenez, birusaren bilakaera hobetuko balitz, urtarrilean ordutegia aldatzeko aukera egongo zatekeen. Ordea, ordutegiari eustea erabaki dute, ikusita «pandemiaren bilakaera negatiboa; konfinatutako ikasgelen eta positibo eman duten ikasleen igoera nabarmena; eta datozen zubiek, jaiegunek eta oporrek urtarriletik aurrera utzi ditzakeen osasun ondorioak». Gaur -gaurkoz, Nafarroako 97 ikasgela daude itxita, 52 ikastetxetan.

Gabonetara begira hartutako beste erabaki baten berri ere eman du Gimenok: ikastetxeei ohar bat bidali diete eskatuz Gabonei lotutako ekitaldirik ez antolatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.