Gizartean «muga guztiak» desagertu diren arren, ikastetxeetan «protokolo zorrotzak» betetzen jarraitu behar izatea gaitzetsi dute Sortzenek eta Herrikoa federazioa, Britila eta Nafarroako Concapa guraso elkarteek. Ez daude ados: «Ikastetxeetan neurriak aldatu egin behar lirateke, gizartekoekin batera».
Hori horrela, Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza kontseilariari hainbat aldaketa egiteko eskatuko diote: ikasleek jolastokian «elkar eragiteko» aukera edukitzea, gorputz hezkuntzan maskara kendu ahal izatea, familiei tutoretzak aurrez aurre egiteko aukera eskaintzea eta ikastetxeen sektorekako banaketa berrikustea. Gainera , proposatu dute Nafarroako ikastetxeetan egungo ordutegia ikasturte osoan mantentzea
Atzo Gimenok iragarri zuenez, urtarriletik aurrera ikastetxeek aukera izango dute ordutegia aukeratzeko: «Mundu guztiak edukiko du nahi duen jardunaldia eta ordutegi antolaketa». Hau da, pandemia aurreko ordutegia edozein izanda ere, ordutegi jarraitua mantentzeko aukera izango dute.