Nafarroako ikasleen ia erdiek jazarpena pairatu dute aurten

Nafarroako Gobernuaren ikerketa baten arabera, gazteen %63,7 «'bullying'» kasu baten lekuko izan dira aurrez aurre

2023ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
IRUÑEA.Nafarroan eskola jazarpenari buruz orain arte eginiko ikerketa handienaren emaitzak aurkeztu ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 15.544 ikaslek parte hartu dute era anonimoan, eta Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok azaldu duenez, horien ia erdiek aitortu dute aurrez aurreko jazarpena sufritu dutela azkenaldian. Zehazki, inkestan parte hartutako ikasleen %48,4k adierazi dute «jazarpen fisikoa, hitzezkoa, soziala edo psikologikoa» pairatu dutela azken urtebetean; eta %35,2k aitortu dute «ziber-bullying jarrera bat edo gehiago» sufritu dituztela.

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Ebaluazio eta Diagnostiko Psikologikoko katedradun Maite Garaigordobilek zuzendu du ikerketa, eta, haren esanetan, 2022-2023 ikasturtean Nafarroako ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan izena emandako gazteen «lagin adierazgarri batekin» egin dute lan.

Jazarpena sufritu dutela diotenak baino gehiago dira halako jokabideen lekuko izan direnak: ikerketan parte hartutako %63,7k adierazi dute aurrez aurreko jazarpen motaren bat ikusi dutela ikastetxean azken urtebetean. Horietatik ia %30ek babestu dute biktima.

Hain zuzen, ikaskideren bat eskolan jazarri izana aitortu dute inkestan parte hartutakoen %31,6k; eta gazteen %12k esan dute ziber-bullying-a egin dutela behin edo behin baino gehiagotan, azken urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.