Nafarroako Gobernuak udalei 20 milioi euro gutxiago emango dizkie

Gobernuak udalen ahalmena mugatu duela eta, ezker abertzaleko alkateek hilaren 27ko grebarekin bat egin dute

Erredakzioa
Iruñea
2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Xabier Zabalo Leitzako alkateak, Patxiku Irisarri Etxalarkoak eta Josu Irazoki Berako alkateak atzo salatu zuten aurten ere Nafarroako udalei Nafarroako Gobernuak eman beharreko dirua gutxiago izango dela. Ezker abertzaleko hiru alkateen arabera, 2010eko aurrekontu doitua etaaurtengo aurrekontua aintzat hartuta, 20 milioi euro gutxituko zaie jaso beharreko dirua. Aurretik datorren arazo bat da: 2008ko eta 2009ko datuak aintzat hartuta, gobernuak udalen finantzaketa 46 milioi euro txikitu du.

«Lehendik ere ezin urriagoak ziren bitartekoak are gehiago murriztu dituzte», salatu dute. Krisiaren ondorioei aurre egiteko udalen ahalmen eskasa «are mugatuagoa» dagoela iritzi diote. Udalek egoera hori nozitzen duten bitartean, UPNk «PSNren babesarekin» beste proiektu batzuetarako dirua handitu duela azpimarratu dute: AHTrako, 43 milioi euro, eta Iruñeko sanferminen museorako, 7,5 milioi. «Ez ditugu ulertzen, ezta onartzen ere, banaketa hori egiteko irizpideak».

Hala, ezker abertzaleak udalen finantzaketa eredua aldatzea proposatzen du, Ogasunak bildutako diruaren %25 tokiko udalen funtsera bideratu dezan. Gobernuaren erabakiak udalei kalte egiten diela eta, urtarrilaren 27ko greba orokorrerako deiarekin bat egitea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.