«Azkenik, lortu dugu, elkarrizketari eta leialtasun instituzionalari esker». Nafarroako Gobernuak ekitaldi instituzionala egin zuen atzo bere egoitzan, Nafarroako Jauregian, bihartik aurrera trafikoa berriz ere bere gain hartuko duela ospatzeko. Maria Txibite jarduneko lehendakariak eskerrak eman zizkion Espainiako Gobernuari, akordioa izenpetzeagatik: «Gure funtsa ulertu du, eta gure foraltasuna errespetatu».
Txibiterekin batera izan ziren gobernuko jarduneko bi presidenteordeak —Javier Remirez eta Jose Mari Aierdi—, Amparo Lopez Barne zuzendaria, Juan Carlos Zapiko Foruzaingoko burua eta Jose Antonio Gurrea trafikoko eta bide segurtasuneko komisarioa.
Legealdiaren hondarrean sinatu zuten ituna bi gobernuek, martxoaren 22an. Txibitek asko goraipatuagatik, Sanchezen gobernuari kostatu zaio hitza betetzea. 2018ko urriaren 30ean, aurreko lehendakari Uxue Barkosi ziurtatu zion trafiko eskumena itzuliko zitzaiola Nafarroari. Azkenik, Espainiako aurrekontuen inguruan EH Bilduk lortutako akordioaren barruan egin da urrats hori.
Nafarroako Gobernuak gaur hartuko du bere gain trafiko eskumena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu