Nafarroako funtzionario bat inhabilitatu dute, lankide baten historia klinikoan sartzeagatik

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko funtzionarioari bi urteko espetxe zigorra ezarri diote, baina ez da kartzelan sartuko, isuna ordaintzen badu. Zigortuak aitortu egin du egindakoa.

Noaingo (Nafarroa) osasun etxea, artxiboko irudi batean. BERRIA
Noaingo osasun etxea (Nafarroa), artxiboko irudi batean. BERRIA
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko maiatzaren 29a
12:40
Entzun

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko funtzionario bati bi urteko espetxe zigorra eta zortzi urteko inhabilitazioa ezarri dio Nafarroako Probintzia Auzitegiak, haren lankide baten historia klinikoan sartzeagatik. Lankide horrekin lan gatazkak zituen, eta, haren historia klinikoan sartzeaz gain, haren bikotekidearenean ere sartu zen. Sekretuak agerrarazi izanaren delitua bi aldiz era jarraituan egiteagatik ezarri diote zigorra.

Zigortuak lankidearen eta haren bikotekidearen onespenik gabe urratu zuen haien intimitatea, historia klinikoetan sartuta. Nafarroako bi osasun zentrotan egiten zuen lan, eta bi leku horietan behin baino gehiagotan begiratu zituen bikotearen datu pertsonalak, medikoak eta administratiboak, 2018tik.

Zigortuak aitortu egin du egindakoa, eta, epaiketa baino lehenago, 27.000 euroko kalte ordaina ordaindu die lankideari eta haren bikotekideari. Horregatik, zigorra murriztu diote, kaltea konpontzearen aringarri kualifikatua onartuta. Ez da kartzelan sartuko, epaileak ezarritako 2.880 euroko isuna ordaintzen baldin badu; ez dauka aurrekaririk. Hala ere, zortzi urtean lan egitea debekatu diote, eta ezingo du funtzionario moduan lan egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.