IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuko Herritarrekiko Harremanetarako Batzordeak atzera bota du Bizikidetza Plan Estrategikoa. PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak baiezko botoa eman dute, baina Navarra Suma eta EH Bildu kontra azaldu dira eta plana ezin izan dute onartu. PSNk proposatutako zuzenketa batean adierazi dute beharrezkoa dela indar politiko guztiek «indarkeria mota guztiak, eta bereziki ETArena, arbuiatzea». Proposamena onartu da, baina horrek ekarri du EH Bilduk planaren kontra bozkatzea eta ez onartzea.
Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiak egin du planaren zirriborroa, eta hor giza eskubideen defentsa, biktimen eskubideak, memoria kritiko eta inklusiboa landu beharra eta beste zenbait gai jorratzen ziren.
Nafarroako Bizikidetza Plana atzera bota dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu