Gizon bati zazpi urteko zigorra ezarri dio Nafarroako Auzitegiak, emazteari eta bi seme-alabei tratu txarrak emateagatik

Arabako Probintzia Auzitegiak, berriz, beste gizon bati lau urteko kartzela zigorra ezarri dio, adingabe bati sexu erasoa egiteagatik.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Isabel Jaurena.
2025eko urtarrilaren 14a
12:25
Entzun

Nafarroako Auzitegiak zazpi urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri dio gizon bati, emazteari eraso egiteagatik eta andreari eta bi seme-alabei tratu txarrak emateagatik. Kartzela zigorraz gain, gizonak 6.315 euro eman beharko dizkio emazteari, 18.000 euro alabari, eta 6.000 euro semeari.

2022ko azaroan, Iruñeko emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegiak komunikazio eta hurbilketa debekuak ezarriak zizkion gizonari. Halere, ez zituen bete debeku horiek, 2023ko otsailean eta martxoan familiaren etxean bizi izan zelako. Martxoaren 31n, gizonak emazteari eraso egin zion, 5 urteko alaba aurrean zela. Bikotearen bertze alaba bat erasoa gertatzen ari zen gelara sartu zen, eta hura ere jo zuen gizonak, eta aurpegian labanarekin eraso egin zion. Semea ere gelara sartu zen, eta orduan lortu zuen amak gizonari labana kendu, eta guztiak etxetik ateratzea.

Lau urteko zigorra

Lau urteko kartzela zigorra ezarri dio Arabako Probintzia Auzitegiak gizon bati, adingabe bati sexu erasoa egiteagatik. 2022ko martxan gertatu zen erasoa. Sententzia irmoa da, eta ezin izanen da helegiterik jarri.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hamabi urteko zigorra eskatzen zuten akusatuarendako, baina bi aldeak akordio batera iritsi dira, eta lau urtera apaldu dute zigorra. Kartzela zigorra betetzeaz gain, 20.000 euro ordaindu beharko dizkio gizonak biktimari, hamalau urtez ezin izanen da harekin mintzatu, eta zazpi urtez zaintzapean aske egon beharko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.