Hezkuntza

Nafarroako Auzitegi Nagusiak ontzat jo du Lehen Hezkuntzan segregazioa diruz ez laguntzea

Opus Deiren Irabia-Izaga eskolak paratutako helegitea atzera botata, oniritzia eman dio ituna duten eskoletan segregazioa debekatzen duen Nafarroako Gobernuaren ebazpenari

Iruñeko Izaga-Irabia ikastetxearen artxiboko irudia. IñIGO URIZ / FOKU
Iker Tubia.
2023ko irailaren 25a
12:42
Entzun

Lehen Hezkuntzan sexuaren arabera segregatzen duten ikastetxeei diru publikorik ez ematea onetsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Legeak konstituzioa betetzen duela onartu denez gero, auzitegiak ontzat jo du Nafarroako Gobernuak Lehen Hezkuntzako itunen inguruan hartu zuen erabakia, eta atzera bota du Opus Deiren Irabia-Izagak neurri horri paratutako helegitea.

Otsailaren 5eko 2021/35 ebazpena zuen ikastetxe pribatuak jopuntuan. Horren arabera, segregazioa modu mailakatuan deuseztatu behar zuten Lehen Hezkuntzako ikastetxeek 2021-2022ko eta 2026-2027ko ikasturteen artean, diru publikoa jasotzen jarraitu ahal izateko. Irabia-Izaga ikastetxeari hezkuntza ituna berritu zioten 2021ean, eta ordutik hezkuntza mistoa ezarriz joan da, modu progresiboan. Gaur egun, Lehen Hezkuntzako lehenbiziko hiru ikasturteetan ez ditu ikasleak sexuaren arabera segregatzen, baina bai azkenengo hiru ikasturteetan.

PSN kontent

Nafarroako Parlamentuan egindako adierazpenetan, Ramon Alzorriz PSNren bozeramailea kontent agertu da auzitegiaren erabakiarekin: «Berdintasuna gailendu zaio PP eta VOXen sektarismoei». Alzorrizek esan du Nafarroako Gobernua «legez» eta «zorroztasun juridikoz» aritu dela sexuaren arabera ikasleak banatzen dituzten ikastetxeen itun ekonomikoen aferan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.