Nafarroako argazkilariek salatu dute 'mozal legea' ezarri diotela euretako bati

2020ko martxoaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Nafarroako Albistari Grafikoen Elkarteak salatu du Ahotsa.info agerkariko Iñigo Orduña kazetari eta kamerariari 960 euroko isuna jarri diotela, mozal legea ezartzearen ondorioz. Rozalejoren jauregia hustu ondoren Iruñean izandako istiluen berri ematen ari zen Orduña Espainiako Poliziak identifikatu zuenean. Elkarteak salatu du mozal legea izenekoak «eskubideak murrizteko» balio duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.