Lanuztearen 29. eguna dute gaur Nafarroako 0-3 haur eskoletako langileek; oraingoz, ez dute iraungitze datarik zehaztu. Lan baldintza «itogarriak» salatzea dute asmo nagusi. Aldarriak ozentzeko, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren egoitzan ari dira protestan goizetik. 0-3 Plataformak deituta, egoitzaren sarrera okupatu dute dozenaka grebalarik. Horiek bota nahian ari da Foruzaingoa.
Ikusi gehiago: Salatu dute Nafarroako haur eskoletan ez dela bermatzen arta «duina»
Gaur ez ezik joan diren asteetan ere grebalariek salatu dutenez, gaur egungo baldintzetan lan egitea «sostengaezina» zaie hezitzaileei. Batik bat, gela bakoitzean izaten den umeen kopurua jaistea eta soldatak igotzea galdegiten dute. Halaber, alde ekonomikoari ere erreparatu diote zuzenean. Inbertsio ekonomikoa handitu dezala eskatu diote gobernuari, sektorea «duintzeko».