Koronabirusa

Nafarroak eutsi egingo die izurri garaiko irakasleei

Carlos Gimeno kontseilaria. I.Z./ FOKU.
2021eko ekainaren 24a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Ikasturtea bere hondarrean da Nafarroan, eta herrialdeko hezkuntza agintariek jada aurkeztu dute datorrenean indarrean izanen den protokoloa. Beste behin, COVID-19ari kontra egiteko neurrietara bideratuko dira zenbait baliabide. Hain zuzen, iaz erabilitakoei eutsiko dietela adierazi zuen atzo Nafarroako Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok. Izurriteagatik, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ohi baino 248 irakasle gehiago kontratatu zituen 2020-2021eko ikasturterako; postuek bere hartan jarraituko dute irailetik aurrera. Zehazki, horietako 213 Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzakoak dira; 35, berriz, Bigarren Hezkuntzakoak.

Protokoloan jasoa dagoenez, Haur Hezkuntzako ikasgelei dagokienez, gobernuak irakasle gehigarri bat jarriko du ikasgelako hogei ikasle baino gehiago dauden taldeetan. Hezkuntza Sailaren esanetan, helburua da taldeak txikiagoak izan daitezen erdiestea. Zentro publiko zein itunpekoetan, neurriak berdinak izanen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.