Nafarroako Parlamentuak bere egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakundeek eta euskalgintzak Euskararen Egunaren harira adostutako adierazpena. Zer egin dezaket nik euskararen alde? izenburuko agiria herrialdeko egoerara egokitu, eta adierazpen instituzional gisa onartu zuten atzo parlamentuko bozeramaileen batzordean. Uxue Barkosen gobernuko laukoteak eman zuen aldeko botoa; PSN abstenitu egin zen, eta aurka agertu ziren UPN eta PP.
Hakoba erakundeak proposatu zuen testua, eta ezohiko batasuna lortu du.
Nafarroa ere, euskarari buruzko agiriaren alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu