M-22: udal eta foru hauteskundeak. Bilduren zerrenden inpugnazioa

NaBai: «Guztion baldintza beretan beharko luke Bilduk»

Eskubideen urraketa salatu, eta herritarrek Bildu bozen bidez babestu ala epaitu beharko dutela esan du NaBaik

2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
«Bilduren hauteskunde zerrenden balizko legez kanporatzea herritar ororen eskubide zibil eta politikoei egindako erasoa da», Txentxo Jimenez NaBaiko hautagaiaren aburuz. Gaineratu duenez, Espainiako sistema demokratikoaren nolakotasuna bistaratzen du erabakiak.

Jimenezentzat ez dago «pertsona kutsaturik», joera politiko desberdinak defendatzen dituzten herritarrak baizik. NaBairen ustez, herritarrak dira bozen bidez proiektuak babestu edo epaitu behar dituztenak. Horregatik berretsi du Bilduk gainontzeko alderdi politikoen baldintza beretan egon beharko lukeela. «Bildu ETArekin lotzea PSOEk eta PPk interes propioengatik ETArekin egiten duten erabilera politiko eta alderdikoiaren parte da», kritikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.