Ireki dute N-1 errepidea

Istripu baten ondorioz, bi noranzkoetan itxi behar izan dute. Bi pertsona zauritu dira.

Etzegarate mendatean gertatu da istripua. SEGURTASUN SAILA
Etzegarate mendatean gertatu da istripua. SEGURTASUN SAILA
2024ko ekainaren 26a
17:25
Entzun

N-1 errepidea bi noranzkoetan itxi dute duela ordu batzuk Etzegarate mendatean (Gipuzkoa), bi kamioik istripu bat izan dutela eta. EITBk adierazi duenez, kamioiak errepidetik aterata eta zauritutako lagunak lekualdatuta, berriro ireki dute errepidea, bi noranzkoetan.

Istripua Gasteizerako eta Iruñerako noranzkoan gertatu da, baina bi noranzkoak itxi dituzte, helikopteroa hel zedin. Bi pertsona zauritu dira, eta horietako bat lekualdatu behar izan du helikopteroak. Bigarren laguna anbulantziaz eraman dute ospitalera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.