'Mycroft.eus' euskarazko bozgorailu adimenduna garatuko dute
DONOSTIA. Elhuyar fundazioak eta Skura eta Talaios kooperatibek euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai izango den bozgorailu adimendun bat garatzeko proiektu bat jarri dute martxan: Mycroft.eus. Horretarako, Mycroft AI sotfware libreko gailua egokituko dute, Elhuyarren hizketaren ezagutza eta sintesirako sistemak integratuz. Euskara eremu digitalean sendotzeko proiektua dela azaldu dute arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu