Mutil bat espetxeratu dute, Basauriko sutea sortzea egotzita

Kareaga Goikoa kalean hartu zuen su eraikin batek, eta, garretatik ihes egiteko, pertsona batek jauzi egin zuen eraikinetik; hil egin zen.

Basauriko sutea, urtarrilaren 31n. MIGUEL TOÑA / EFE
Basauriko sutea, urtarrilaren 31n. MIGUEL TOÑA / EFE
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2025eko otsailaren 18a
11:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Mutil bat behin-behinean espetxeratu dute, Basaurin (Bizkaia) urtarrilaren 31n izandako sutea sortu izana leporatuta. Basauriko Kareaga Goikoa kalean hartu zuen su eraikin batek, eta, garretatik ihes egiteko, pertsona batek jauzi egin zuen eraikinetik; hil egin zen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, Ertzaintzak atzo atxilotu zuen 23 urteko mutil bat, sute hori sortu izana egotzita. Aurrekariak ditu, eta urriaren 7an eta abenduaren 31n Basauriko eremu berean suteak eragitea ere leporatzen diote; haietan ez zen inor zauritu.

Epaileak atxilotua behin-behinean espetxeratzeko agindua eman zuen atzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.