elkartasuna

Musika eta sormena, euskal preso eta iheslarien egoera bistaratzeko

Atera proiektuko CD liburuxka BERRIArekin eskuratu ahal izango da asteburuan kioskoan, hamar euroren truke. BERRIAlagunek eta harpidedunek zuzenean eskatu ahal izango dute. 

2014ko urriaren 6a
14:42
Entzun

Euskal presoen egoerarekin lotura duten abestiak aukeratu eta preso eta iheslariek egindako hainbat sorkuntzarekin uztartu dituzte Atera proiektuaren CD liburuxkan. BERRIArekin eskuratu ahal izango da asteburuan kioskoan, hamar euroren truke. BERRIAlagun eta harpidedunek BERRIAren webunean eskuratu ahal izango dute zuzenean. Bideoa: 'Anatomia eta Askatasuna' kanta (bideoklipa eta kanta Haimar Arejitak eta Amets Arzallusek egin dituzte, eta Eñaut Elorrietak eta Garik abesten dute).

[YouTube]http://youtu.be/aUq7DrjITxY[/YouTube]

Hamabi kantu hautatu dituzte, eta abesti horietan kolaboratzaile gisa ariko dira beste zenbait taldetako musikariak. Aukeratu dituztenen artean daude Itziarren semea (Pantxoa eta Peio; kolaboratzailea, Gontzal Mendibil), Pistola aluan (Sorkun; kolaboratzailea, Maria Rivero), Zuentzat  (Deabruak Teilatuetan; kolaboratzailea, Jsang), 564 (Hertzainak; kolaboratzailea, Izaro), Kartzelako Gutuna (Urgabe; kolaboratzailea, Maialen Errotabehere), 10 urte kartzelan (EH Sukarra; kolaboratzailea, Mikel Moreno), Malen (Ken Zazpi; kolaboratzailea, Pello Reparaz), Amodiozko Kanta  (Negu Gorriak; kolaboratzailea, Itsaso Gutierrez), Posta Zaharra (Esne Zopak; kolaboratzailea, Iñigo Etxezarreta), Gurekin (Etzakit; kolaboratzaileak, Zuriñe eta Fran-Hesian), Gau iluna amaitu da  (Su Ta Gar; kolaboratzailea, Roberto Moso) eta Amnistiaren Dema (Anje Duhalde; kolaboratzailea, Eriz-Trikizio).

Kantuekin batera, preso eta iheslarien sorkuntzak bilduko dituzte: olerkiak, marrazkiak, testuak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.