Irudia. Iruñea
Murgiltzearen aldeko fardelak
Iruñeko haur eskoletan euskarazko murgiltze eredua murriztearen aurkako protesta egin zuten atzo arratsaldean. Fardelak utzi zituzten Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren aurrean, Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta. Antolatzaileek salatu zuten Iruñean gaztelaniazko hamar murgiltze lerro daudela, eta euskarazko bakarra: «Estrategia garbia da: euskararen transmisioa oztopatzea bizikidetza eredu edo eredu misto batzuk jarrita». Talde parlamentarioei eta alderdiei eskatu zieten «mespretxu» hori ez onartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu