Murgak dio soldata osagarrien epaia beteko duela

2019ko martxoaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nekane Murga sailburu berriak adierazi du Osasun Sailak bete egingo duela Osakidetzako langileen soldata osagarrien inguruko epaia, hori irmoa denean. Aurreko astean, Espainiako Auzitegi Gorenak ez zuen tramiterako onartu Jaurlaritzaren helegite bat osagarrien kontra, eta EAEko Auzitegi Nagusian jarritako beste baten zain daude aldeak. Sindikatuen kalkuluen arabera, Osasun Sailak 7.000 behargini ordaindu behar dizkie osagarriak, eta dagozkien atzerapenak. Urteotan egin gabe geratu diren deialdien ondorioz, halaber, hainbat langile osagarririk kobratu gabe geratu dira. Orotara, 250 milioi ordaindu beharko lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.