Mungiako alkateak dimisioa eman du Espainiako bandera ez duelako jarri nahi
MUNGIA. Izaskun Uriagereka Mungiako alkate jeltzaleak dimititu egin du, Espainiako bandera jartzen ez badu zigor bidea hasiko dutelako haren aurka. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak eskatu dio auzitegiari behartzeko jartzera, bestela auzibidea irekiko zuela. Uriagerekak uste du «herri oso bat umiliatu» nahi dutela berea ez duen bandera bat jartzera behartuta, eta demokraziaren aurkako esku hartze onartezina iruditzen zaio. EAJren Bizkai Buru Batzarrak onartu egin du dimisioa, eta esan du legeak aginduta jartzen dutela bandera erakundetan, «inposaketa bat da, euskal gizartearen gehiengoaren kontra dagoen neurrian», dio ohar bidez BBBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu