Irudia. Donostia

MUNDUMOB EKITALDIAREN AZKEN DANTZA

2013ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Orain hilabete pasatxo Orendainen hasitako bidea atzo amaitu zuen Mundumob ekitaldiak, Donostiako Bulebarrean. Hondakinak egoki kudeatzearen alde egin dute dantza 30 herritan baino gehiagotan, Gipuzkoa Zero Zabor taldearen eskutik. Eman hartu nahi duzun mundua leloarekin egin dute aldarria. «Guztiok dugu eskubidea mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berberekin jasotzeko, eta, beraz, betebeharra, hurrengo belaunaldiei mundua jaso dugun aukera berberekin uzteko». Hondakinen kudeaketan zatiketak baztertzeko eskatu dute, eta «irtenbide eraginkorra» elkarrekin eraikitzeko. Donostian izan zen atzo Joan Marc Simon ere, Europako zero zabor mugimenduko koordinatzailea. Jai giroan ospatu zuten, «etorkizun baikorra» irudikatzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.