Mujika eta Martinez de Murgia gogoratu ditu Egiari Zor fundazioak Lekeition
LEKEITIO. Egiari Zor fundazioak eta 50 urte Xenki eta Murgi plataformak ekitaldi politikoa egin zuten atzo Lekeition, duela 50 urte hil zituzten Joxe Benito Mujika eta Mikel Martinez de Murgia gogoratzeko. Egia jakiteko garaia da lelopean elkartu ziren, hildakoen senideekin batera. Eusko Jaurlaritzak aste honetan adierazi du Guardia Zibilak exekutatu zituela Mujika eta Martinez de Murgia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu