Mugimendu feministak hiriburuetan antolatutako mobilizazioak

Ehunka pertsona elkartu ziren Emakumeen Nazioarteko Egunez Donostian iaz eginiko manifestazioan. FOKU
Ehunka pertsona elkartu ziren Emakumeen Nazioarteko Egunez Donostian iaz eginiko manifestazioan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko martxoaren 7a
14:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Gure bizitzekin negoziorik ez. Arduratu zaitezte ja lelopean egingo dituzte mugimendu feministak antolatutako manifestazioak hiriburuetan eta eskualde buruetan. Hiriburuetako deialdiak hauek dira:

Bilbo: Jesusen Bihotzetik, 19:00etan. 

Gasteiz: San Antondik, 18:00etan

Donostia: Antiguako tuneletik, 18:30ean.

Iruñea: Antoniutti parketik, 19:00etan.

Baiona: Herriko Etxeko plazatik, 18:00etan.

ITAIAK ANTOLATUTAKO MOBILIZAZIOAK

Emakume langileok borrokara. Sozialismoa eraiki leloarekin hedatu dituzten mezuetan hainbat mobilizazio iragarri dituzte ostiralerako. Jarraian, hiriburuetakoak:

Bilbo: Moyua plazatik, 19:00etan.

Gasteiz: Andra Mari Zuriaren plazatik, 18:30ean.

Donostia: Bulebarretik, 18:30ean.

Iruñea: Errekoletatik, 17:00etan.

Baiona: Herriko Etxeko plazatik, 19:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.