Mugimendu ekologista nola artikulatu aztertuz itxiko dituzte topaketak

Inigo Astiz
Portugalete
2022ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Gosariak bildu, aulkiak prestatu, itzulpen gailuak banatu, berriz mahaiak jarri... Ehunka pertsonako joan-etorri etengabe bat izan dira Ekotopaketak egunotan Portugaleten, eta antolatzaileak pozik azaldu dira izandako erantzunarekin. Euskal Herria tresna ekologista berri baten beharrean igartzen dutela ere azaldu dute egunotan eskainitako elkarrizketetan, eta, hain zuzen ere, gaur egingo dute horri buruzko batzarra. 10:00etatik 12:00etara izango da bilkura, eta 13:00etan egingo dute topaketen itxiera ekitaldia, Solar plazan.

Greenpeace taldeko kide da Lorea Flores eta Ekotopaketan laguntzen ere izan da egunotan Sastraka gaztetxean. «Antolakuntzan ez dago hainbertze jende, eta proportzionalki kontuan hartu behar da zenbat jende etorri den eta zenbat lekutakoak». Bertaratutakoen egarria ez ezik, topaketetan izan diren eztabaiden maila ere nabarmendu du, gainera.

Diagnosi partekatua

Urteak daramatza ekologismoan Floresek, topaketak pentsatzeko hasierako bilkuretan ere izan zen,eta bat egiten du antolatzaileek egindako diagnosiarekin. «Sentsazioa genuen bagenuela nolabaiteko bateratze baterako beharra, Euskal Herrian indarra egiteko ekologismotik. Gerora egin diren bilkuretan ere ikusi da diagnosi hori partekatua dela, eta hemen bildu den jende piloarekin, antza denez, bai, zerbait behar da. Eta orain ikusi beharko dugu zer forma ematen zaion».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.