Mugimendu abertzalearen bide orria osatzeko jardunaldiak egin ditu Bagira-k

Aberri Egunean aurkeztuko dute hurrengo urteetarako norabidea

Bagira jardunaldiak
Talde txikietan banatu dira gogoeta egiteko. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko urtarrilaren 27a
16:08
Entzun

Bagira prozesuaren barnean egun osoko jardunaldiak antolatu dituzte Kanboko (Lapurdi) Xalbador kolegioan, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen ondoko hamar urteetarako bide orria lantzen segitzeko. Dozenaka militante elkartu dira, oinarrizko dokumentuaren gainean eztabaidatu eta arloz arlo izan beharko liratekeen erronkak definitzen segitzeko. Egun hau mugimenduaren birfundazioarentzat «mugarri» dela erran du Bagira-k.

2022ko abenduan aurkeztu zuten Bagira prozesua, Itsasuko Agiria sinatu eta ia hirurogei urtera, Ipar Euskal Herriko abertzaleen oinarriak eguneratu, helburu eta etapa bateratuak zehaztu, eta mugimendu gisa artikulatzeko. Udaberrian inkesta bat egin ondotik, emaitzak gizarteratzen aritu dira udazkenean herriz herri egin dituzten bilkura irekietan.

Martxoaren 31n Uztaritzen (Lapurdi) eginen duten Aberri Egunarekin emanen diote amaiera prozesuari. Egun horretan aurkeztuko dute mugimendu abertzalearen bide orri berria, eta ekitaldi politiko bat eginen dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.