Mugerren 87 urteko gizon bat hil da, eta emakume bat zauritu, auto istripu batean
MUGERRE. Auto istripu bat gertatu zen astelehen arratsaldean Mugerren, Lapurdin. Sud Ouest kazetak zabaldu duenez, Miarritze, Baiona eta Angeluko suhiltzaileek abisu bat jaso zuten 17:28an. Suhiltzaileak iristean, bi lagun topatu zituzten: gizonezko bat, 87 urtekoa, hilotz, eta 85 urteko emakume bat, zaurituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu