Muga meategiak aldeko ingurumen baimena jaso du

Enpresaren irudia. GEOALCALI.
2019ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
ZANGOZA. Nafarroa eta Aragoi (Espainia) artean potasa meategia egiteko egitasmoak pauso handia eman du. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak enpresaren ingurumen eraginari buruzko txostenaren alde egin du. «Proiektua gauzatzeko bultzada erabakigarria da», nabarmendu du Geoalcali enpresak, egitasmoaren sustatzaileak, prentsa ohar bidez, albistea jakin eta gutxira.

Geoalcalik 2014an hasi zuen Muga meategia egiteko bidea. Zangoza eta Xabier (Nafarroa), eta Undues de Lerda eta Urries (Aragoi, Espainia) artean egin nahi dute azpiegitura. Azaleko eraikinek 200 hektarea hartuko dituzte, baina aurka daudenek gaineratu dute meategiak 2.400 hektarea hartuko dituela.

Enpresak «garapen motortzat» jo du proiektua, eta 800 lanpostu sortuko dituela nabarmendu du. Ordea, egitasmoak hamaika kritika piztu ditu hasieratik. Ekologistak Martxan elkarteak salatu izan du enpresak ez dituela bete administrazioaren eskariak. Inguruko herrietako ordezkari publiko askok aurka egin dute, hasieratik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.