Hona hemen Gabi Mouescaren esan batzuk, aurrerapen gisa:
- "Ene gazte denboran ETA zen niretzat erreferentzia, eta orain argiki erraten ahal dut momentu hartan ETAk deitu izan banindu, ETAn sartuko nintzatekeela. Baina IK-k deitu ninduen".
- "IKren ibilbidea globalki positiboa izan da. Bistan da IKren xedea ez zela borroka armatuaren bidez Paris belaunikatzea, hori ezinezkoa zelako. Gure nahia zen Iparraldea entzunaraztea Parisen ere. Kontzientzia nazionala eraikitzen lagundu zuen IK-k ere".
- "Herriak badu egiazko indarra gauzak bultzatzeko eta askapen dinamika aitzinatzeko. Gaur egun egiazko indarra ez da armena, herriarena baino".
- "Ni askatu baino astebete lehenagoko bisitan ere ikusi nion gure amari malkorik bisaian. Azalpenetan ez zen gogortasunaz mintzatzen; malko haiek mintzo ziren horretaz. Jakitun nintzen familiaren sufrimenduaz".
- "Uste dut Frantziak lehenago edo beranduago helduko diola presoen auzian duintasunaren bideari. Orain arte joko ilun eta itsusi bat ukan du, erranez presoen auzia espainiarren arazoa dela, baina badut itxaropena Frantzia hortik urrunduko dela pixkanaka".