Motozale bat hil da Obanosen

Motoak auto baten kontra jo du, eta bertan hil da motozalea. Auto gidariak positibo eman du alkohol proban.

Motoaren kontra jo zuen autoa. FORUZAINGOA
Motoaren kontra jo zuen autoa. FORUZAINGOA
Julen Otaegi Leonet.
2024ko ekainaren 9a
10:30
Entzun

47 urteko Unzueko motozale bat hil da bart Obanosen (Nafarroa), NA-6064 errepidean, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Auto baten kontra jo zuen, eta bertan hil. Anbulantzia bat, Cordovillako suhiltzaileak eta foruzainak bertaratu ziren, 21:47an istripuaren abisua jaso eta gero, baina ezin izan zuten ezer egin motozalea suspertzeko. Auzitegi medikuarenera eraman dute gorpua, autopsia egiteko.

Auto gidariak positibo eman zuen alkohol proban; zauri arinak besterik ez du, eta ibilgailuan zihoazen beste bi lagun onik atera ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.