Ezbeharrak

Motorzale bat hil da Villabonan, istripu batean

Beste emakume bat hil da Nafarroa Beherean izandako auto istripu batean.

Ertzain bat, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
Ertzain bat, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
Paulo Ostolaza.
2024ko ekainaren 30a
18:35
Entzun

Motorzale bat hil da gaur arratsaldean N-1 errepidean, Villabona (Gipuzkoa) parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 15:00 aldera gertatu da istripua; erori egin da emakumea oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik. 

Zauri larriak eragin dizkio erorikoak, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. 

Errepidea moztuta egon da pare bat orduz, eta lau kilometro inguruko auto pilaketak eragin ditu horrek. 

Ez da eguneko ezbehar bakarra izan. Armendaritzen, Nafarroa Beherean, beste emakumezko bat hil da gaur goizaldean. Suhiltzaileek goizaldeko hiruretan izan zuten Iholdi-Oztibarren gertatutako istripuaren berri, eta bertaratu zirenean emakumezkoaren autoa topatu zuten errepidetik irtenda.

Emakumea bizirik atera zuten ibilgailutik, baina handik gutxira hil zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.