Motorzale bat hil da Barrundian

Atzo arratsaldean izan zen ezbeharra, N-104 errepidean. Hildakoa 64 urteko gizonezko bat da.

Ertzain batzuk, errepideetako kontrol batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Ertzain batzuk, errepideetako kontrol batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
jokin sagarzazu
2024ko urriaren 14a
09:25
Entzun 00:00:0000:00:00

64 urteko motorzale bat hil da Barrundian (Araba), N-104 errepidean izandako istripu batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, ezbeharra igande arratsaldean gertatu zen, 17:30ean, N-104 errepidean, Barrundia parean. Motor batek eta auto batek alboz jo zuten.

Istripuan izandako zaurien ondorioz, motor gidaria Txagorritxuko ospitalera eraman zuten, larri, eta gaur goizaldean hil da.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du, istripua nola gertatu zen argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.