Motor gidari bat hil da Tolosan

N-1 errepidetik atera da, eta lau metrotik baino gehiagotik erori.

Ertzain bat artxiboko irudi batean. IREKIA
Ertzain bat artxiboko irudi batean. IREKIA
2025eko otsailaren 8a
14:00
Entzun

Motor gidari bat hil da Tolosan (Gipuzkoa), N-1 errepidetik atera eta lau metrotik baino gehiagotik erorita. Europa Press berri agentziak eman du gertatutakoaren berri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatuta.

12:20 aldera gertatu da istripua, motor gidaria Lasarte-Oria (Gipuzkoa) aldera zihoala. Lau metrotik baino gehiagotik erori da gidaria, eta zauri larriak eragin dizkio horrek. Ezbeharra gertatu den lekura osasun zerbitzuak bertaratu dira, ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute gizona suspertu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.